05 Asmatzaile ospetsuen datu batzuk. Makina baten funtzionamendua

Seguraski telefonoz hitz egiten duzunean, krispetak mikro hondasetan sartzen
duzunean edo telebista ikusten duzunean ez duzu pentsatu nork asmatu duen horrelako aparagailurik. Horregatik guk aukeztuko ditugu asmatzaile batzuk, zuek jakiteko zer asmatu zuten, noiz eta zertarako balio duten.
Alexander Bell: telefonoa adibedez.


ALEXANDRER GRAHAM BELL.


Alexander Graham Bell (Edinburg, 1847ko Martxoaren 3a - Cap Bretongo uhartea, 1922eko Abuztuaren 2a). Kanadako zientzialari eta asmatzailea, Eskoziar jatorrikoa.
Telefonoaren asmatzailetzat dugu, nahiz eta azkeneko urteetan Antonio Meuccik edo Elisha Grayk asmatu zutela esaten duenik baden. 1877ko ekainaren 20an munduko lehen telefono komertzialen sarea ipini zuen Hamiltonen (Ontario, Kanada).
Telekomunikazioan egindako lanaz gain, hegazkin eta itsasontzien teknologian aurrerapausu handiak egin zituen.
Era berean fotofonoa eta metal detektorea asmatu zituen.
Bellen omenez soinua neurtzeko magnitudea (dezibelioa) izendatu zen (hau da, belio baten hamarrena den unitatea).


Image:Alexander Graham Bell.jpg
Image:Alexander Graham Bell.jpg


Hau da Alexander Graham Bell eta telefonoa asmatu zuen.
Hona hemen argazki batzuketan berak asmatu zuen aparagailua eta nola aldatu den


external image 000195950.pngexternal image 20071217psamov_1.jpg
HONA HEMEN BI TELEFONO, BATA EZKERREAN, TELEFONO HORI ZAHARRA DA.
BAINA BESTEA, ONDO IKUSTEN BADUZUE, MUGIKORRA DA; BERRI, BERRIA.




Telefono



Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Telefono edo urrutizkina, komunikatzeko tresna bat da, seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko diseinatua.
Bere asmakuntza Alexander Graham Bell-en esku izan zen 1876. Nahiz eta gaur egun jakin den, Antonio Meucciren aparailua plagiatu zuela. Orain, telefonoaren asmatzailetzat Antonio Meucci hartzen da, baina Alexander Graham Bell izan zen patentatzailea.
Testu beltza[http://www.adibidea.com Loturaren izenburua]

Mugikorra

Telefono mugikorra telekomunikazioaren iraultza izan den tramankulua da, geurean batez ere 1990eko hamarkadatik zabaldutakoa.
Telefono hauen azken bertsioak IPhone-ak dira
Gizakiak jendartean bizitzeko joera du, eta, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Komunikatuko ez balira, gaur egungo gizartea osatzen duten pertsonak guztiz isolatuta biziko lirateke. Horregatik, komunikazioa etengabe garatu da, eta, apurka, egun ezagutzen ditugun teknologia sofistikatuetara iritsi da. Jakina denez, telekomunikazioen helburua nagusia urruti dauden tokien artean zubia eraikitzea da, batetik, eta zubi hori ahalik eta azkarren gurutzatu ahal izatea, bestetik.

Thomas Alva Edison

Hona jo: nabigazioa, Bilatuexternal image 200px-Thomas_Edison.jpgexternal image magnify-clip.pngThomas Alva Edison
Thomas Alva Edison (Milan, Ohio, 1847ko otsailaren 111931ko urriaren 18a) asmatzaile eta negozio gizon estatubatuarra zen. 1.093 patente badira bere izenean, baina gaur egun badakigu denak ez direla Edisonek asmatuak izan, injineru talde apartak egiten baitzuen berarentzako lan eta, askotan, Thomasen aportazio bakarra sinadura edo azken ukitua ematea izaten baitzen.

[aldatu] Bizitza

Gorsamarra zen, haurtzaroan pairatu zuen eskarlatinaren ondorioz ziurrenik, berari ferrokarril langile batek martxan zegoen bagoi batera belarrietatik helduz igotzen lagundu zionean gertatu zitzaiola esatea gustatzen bazitzaion ere.
Ikasle txarra omen zen eta, azkenean, ama arduratu omen zen Thomas gaztearen heziketaz.
Irakurzale amorratua, Zientzia liburuak zituen gustuko eta, berehala eman zion esperimentu anitz frogatzerari. 14 urte bete zituenean, egunkariak eta gozokiak saltzen hasi zen trenetan. Trenbidean hiltzeko zorian zegoen ume bat salbatu zuen eta, umearen aitak, erabat eskerturik, bere telegrafista ofizioa irakatsi zion; horrelaxe arituko da Edison Estatu Batuetako Sezesio Gerran telegrafo lanetan.

[aldatu] Asmakuntzak eta arrakasta

Bostonera joan zen bizitzera eta bertan patentatu zuen lehenengo asmakizuna 1868an, botoak mekanikoki errejistratzeko tramankulua hauteskunde tramiteak arintzeko asmoz, baina ez zuen harrera ona lortu. 1869an, New Yorken, urrearen prezioa indikatzen zuen gailua konpontzea lortu zuen Burtsan eta, horren ondorioz, oso ondo ordainduta zegoen lanbide bat lortu zuen.
Western Unionen ere aritu zen telegrafia lanetan eta, azkenean, bere kontura hasi zen.
1878an otsailaren 19an asmakizun garrantzitsuenetariko bat gauzatu zuen: fonografoa.
external image 200px-Edison_and_phonograph_edit2.jpgexternal image magnify-clip.pngThomas Edison fonograforen alboan
Bonbilaren asmakuntza berari esleitu bazitzaion ere, Edisonek perkekzionatu egin zuen soilik. Goritasunera erre gabe iristen zen harizpi bat lortu zuen; harizpi hau ez zen metala, banbu karbonizatua baizik. 1879ko urriaren 21ean 48 ordutan etengabe argitzen zuen bonbilla lortu zuen.
1880an J. P. Morganekin elkartu zen,General Electric sortuz.
Zientzia arloan, Edison efektua aurkitu zuen, 1883an patentatuz: bonbilla puxika baten barruan, elektrizitatea harizpi batetik metalezko-xafla batera pasatzen zen. Ez berak, ez garaiko zientzialariek ez zioten garrantzi handirik eman, baina irrati-maskorra eta elektronikaren oinarriak ezartzen ari zen.
Edisonek zineman egin zituen ekarpenak ere garrantzi handikoak izan ziren. 1889an, 35 mmko filma komertzializatu zuen; ez zuen patentatzea lortu, George Eastman hartu baitzion aurre, baina 35 mmko filmak alboan dauzkan zulotxoak bere izenean daude.
1894an Edisonen kinetoskopioak Europara iritsi ziren lehen aldiz; bi urte geroago, 1896an bitaskopioa aurkeztu zuen New Yorken, kinetoskopioak ordezkatzeko asmoz eta Lumière anaiek asmatutako zinematografora hurbildu nahian. 1897an Thomas Alva Edison eta Lumière anaien arteko patente guda hasi zen, lehen zinema-gailu asmatzaile zein ote zen eztabaidatuz.
external image 200px-EdisonDictaphone.jpgexternal image magnify-clip.pngEdison diktafonoa erabiliz (1907)
1931eko urriaren 18an West Orangen hil zen, 84 urte zituenean; zenbait hiritako argiak itzali zituzten bere omenez.
*
external image bombilla3d.jpg

ARGIA


Argia giza begiarentzako ikusgai den erradiazio elektromagnetikoa da. Ikuspegi zientifiko edo teknologiko batetik, edozein uhin-luzerako erradiazio elektromagnetikoa da. Argia definitzen duen oinarrizko partikula fotoia da.
Argiaren eta edozein erradiazio elektromagnetikoren oinarrizko hiru propietateak hauek dira:
Uhin-partikula bikoiztasun izaera
external image lamparas_mushroom_usb.jpg

LAMPARAK

Hau dira lamparak batzuk,hemen sartzen dira bonbilak guri argia emateko eta gaur egun erabiltzen dira.
Lanparak argia ematen dute etxeetan, ikastetxeetan, kaleetan....
Lanpara mota asko daude, nire argazkia bezala txikiak daude, baina ere
handiak eta teilatuan zintzilik edo mahaian ere.


Gure iritziz, hau oso polita eta dibertigarria izan da.
Guk uste dugu berriro egitea oso ondo izan ahal dela eta gainera asko ikasi dugu.